JIEEC, aurrekariak
JIEEC jardunaldiek prestigio aitortua erdietsi dute maila nazionaleko elektrizitatearen eta energiaren testuinguruan, gaurdaino egin diren 17 edizioetan izandako arrakastaren ondorioz. Horren erakusle da aurkeztutako ponentzien kalitate gero eta handiagoa eta konpainia elektriko, fabrikatzaile, teknologia-zentro, unibertsitate eta elektrizitate zein energiaren sektoreko elkarteetako ordezkarien bertaratze gero eta ugariagoa.
Historiari zertxobait helduz, lehendabiziko edizioa 1987an izan zen, TECNALIAK antolatuta (gara hartan, artean, Labein). Asmoa isolamendu elektriko baterako elementuarekin behe-tentsioko ekipamenduetan lan egiten zuten eragile ezberdinak metatzea zen. Ordutik, jardunaldian bi urtetik behin ospatu ziren 1999. urtera arte. Urte horren ondotik, edukiak birbideratu eta elektrizitatearen sektoreko eskari berrietara egokitzea erabaki zen. Horrela, 2001eko edizioak sorkuntza-ekipamendu eta -instalazio elektrikoei, erreparatu zien, eta baita energia elektrikoa banatzeko sarearen ekipamendu eta sistemei ere, sokuntza banatuarekin zerikusia duten gai zehatzak gaineratuz.
2015ean, ORKESTRAK bat egin zuen jardunaldien antolaketarekin. Jardunaldi horietan sare elektrikoei erreparatu zitzaien, eta zehazki, teknologia, lehiakortasuna, erregulazioa eta negozio-eredu berriak (2015) eta digitalizazioa eta energiaren gordailutzea (2017) jorratu ziren.
Hurrengo edizioan ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEAK (EEE) bat egin zuen antolaketarekin, eta 2019az geroztik, JIEEC jardunaldiak TECNALIA, ORKESTRA eta EEE artean antolatzen dituzte.
Azken edizioan (2022), izenburu honekin: “Sare Elektriko Adimendunak: Teknologiak gakoak eta inpaktua Europako Itun Berdean eta Berreskurapen Planetan”, sakontasunez jorratu ziren sare adimendunen garapenari dagozkion alderdiak energia-sistemaren karbonogabetzearen eta jasangarritasunaren, zibersegurtasunaren eta datuen kudeaketaren arloetan. Era berean, sistema elektrikoaren erabiltzaile berriaren eta energia-komunitateen zeregina jorratu zen. Alderdi teknologikoak jorratu ziren, araudiarekin lotutako gaiekin batera, eta horri dagokionez, beste herrialde batzuetan sareen etorkizunarekin lotutako alderdi garrantzitsuenetan izandako bilakaera berrikusi zen.