
KONGRESUAREN AURKEZPENA
Sare elektriko adimendunak: funtsezko teknologiak eta eragina Europako Itun Berdean eta berreskuratze-planetan. Sare elektrikoak energia-sistemaren bizkarrezurra dira, eta funtsezkoak trantsizio energetikoa efizientziaz egiten dela bermatzeko.
Energiaren Euskal Erakundeak, Orkestrak eta TECNALIAk antolatutako kongresuaren hamazazpigarren edizio honen helburua da zenbait herrialde eta esparrutako aditu eta ikertzaileei topagune bat eskaintzea, aukera izan dezaten ideiak trukatzeko eta sektore elektrikoko teknikaren eta aurrerapenen egoeraz hitz egiteko.
Edizio honetan, arreta berezia eskainiko zaio teknologiek Europako Itun Berdean eta berreskuratze-planetan duten eginkizunari eta eraginari.
Egun-erdiko hiru saiotan, gai hauei buruzko esperientziak eta iritziak trukatu ahal izango ditugu:
- Sare elektriko adimendunen eginkizuna energia-sistemaren deskarbonizazioan eta jasangarritasunean.
- Sare elektriko adimendunetarako zibersegurtasunaren eta datuen kudeaketaren gakoak.
- Sistema elektrikoaren eta energia-komunitateen erabiltzaile berriaren eginkizuna.

“Energia trantsizioa ezingo da gauzatu sare elektrikoetan eraldaketa handiak edo sakonak egin gabe”
SAIOAK
1. SAIOA · Maiatzaren 10ean, asteartea
SARE ELEKTRIKO INTELIGENTEEN ZEREGINA ENERGIA-SISTEMAREN JASANGARRITASUNEAN ETA DESKARBONIZAZIOAN
Energia-trantsizioa, gizarte jasangarri bat lortzea jomugan, fase berri batean sartzen ari da. Ekonomia deskarbonizatzeko premiak legegintza- eta araugintza-aldaketa garrantzitsuak bultzatu ditu: Europako Itun Berdeak eta «Fit for 55″ estrategiak energia-sisteman eta industrian, eraikuntzan, garraioan eta beste sektore batzuetan sakoneko aldaketak azeleratzea dute helburutzat.
Energiaren azken erabileren elektrifikazio zabala ahalbidetuko da, banatutako energia-baliabideak (DER) neurri handiagoan sartzeari, energia-sareen digitalizazioari, esmartizazioari eta automatizazioari, azpiegitura berrien garapenari (ibilgailu elektrikoen kargatze-puntuak edo bero-ponpak, adibidez) eta neurtzeko ekipo berrien zabalkundeari esker, azken horiek prosumitzaile aktiboei energia-merkatuetan parte hartzeko bidea erraztuko dietelarik.
Energia-bektore berriak (hidrogenoa, adibidez) eta beste faktore batzuk txertatuz energia-sektorea integratuko da, eta horrek eta sare eta azpiegituren digitalizazio azeleratuak energia-sistema jasangarri bat bultzatuko dute.
- Nola bultzatu dezakete sare elektriko inteligenteek deskarbonizazio eta jasangarritasuneranzko bidean?
- Nola bilakatzen ari da sare-operadoreen eta haien negozioaren zeregina horizonte horretan?
- Nola jarraitu elektrifikazioaren alde egiten elektrizitatearen prezioak gora eta gora ari diren honetan?
- Nola lortu ahalik eta osagarritasunik handiena sare elektrikoen eta hidrogenoaren eta beste energia-bektore batzuen arteko koexistentziatik?
Saio honetan, goi-mailako adituek eta alderdi interesdun nagusietako ordezkariek eztabaida egingo dute gai horien inguruan
2. SAIOA · Maiatzaren 10ean, asteartea
ZIBERSEGURTASUNAREN ETA DATU-KUDEAKETAREN GAKOAK SARE ELEKTRIKO INTELIGENTEETARAKO
Eskuragarri dagoen datu-bolumen itzela prozesuak berdiseinatzeko bide ematen ari da, maila guztietako erabakiak errazteko helburuarekin, orain hamar urte baino askoz ere konplexuagoa den negozio elektriko batean. Datu horien kudeaketa eta maneiua sare elektriko inteligenteen —eta, ondorioz, energia-eraldaketaren— bilakaeraren gakoetako bat da.
Paradigma horren azpian, sortutako eta transmititutako datuen integritatea, segurtasuna eta pribatutasuna bermatuko duten zibersegurtasun-mekanismoak ezarri beharra sortu da, eta, horrez gain, datu-espazio partekatuak antolatzeko aukera, haien baliagarritasuna maximizatzeko negozio elektrikoaren aplikazio guztietan.
- Nola ziurtatu daiteke hornikuntza-katea, gerra zibernetikoak energia-sareak kolpatzen duen momentuetan?
- Nola pasatuko gara zibersegurtasunetik zibererresilientziara?
- Zibersegurtasunaren gaineko araudi berriek, nola babestuko dute energia-sektorea zibererasoetatik?
- Zer neurri hartu behar dituzte Datu Espazioek datuaren burujabetzari eta gobernantzari dagokienez?
- Nola babestu erabiltzailearen pribatutasuna sarea kudeatzeko datuak partekatzean?
Horiei eta beste gai batzuei helduko zaie ponentzia-bloke honetan, datuen kudeaketaren eta zibersegurtasunaren eremuko zenbait adituk, ezagutzak, ikaskuntzak eta etorkizuneko joerak elkartrukatuz soluzioetan oinarritutako ikuspegi bati jarraikiz.
3. SAIOA · Maiatzaren 11n, asteazkena
SISTEMA ELEKTRIKOAREN ERABILTZAILE BERRIAREN ETA ENERGIA-KOMUNITATEEN ZEREGINA
Banaketa elektrikoko sarea eraldatze-prozesu batean murgilduta dago, zentralizatutako eta norabide bakarreko kontsumoko sorkuntza-eredu tradizional batetik deszentralizatutako eta norabide anitzeko eredu bateranzko bidean. Prozesu horretan, lehengo kontsumitzailea, pasiboa izaki merkatuari arretarik eskaintzen ez ziona, kontsumitzaile proaktibo baterantz bilakatzen ari da, bere kontsumoa kudeatuz eta merkatuko prezio-seinaleen aurrean erreakzionatuz.
Europako zenbait zuzentarauk zeresan handia izan dute kontsumitzailearen portaera-aldaketa horretan, kontsumitzaileei sistema elektrikoan jarduteko gaitasun handiago bat emateaz gain, «energia-komunitateak» deitutakoetan elkartu edo multzokatu daitezela sustatzen dutelako, komunitateetako kide diren pertsona, udalerri edo enpresa txikiei edo diharduten toki-eremuei ingurumen-, ekonomia- edo gizarte-onurak eskainiz.
- Energia-sistemaren aldaketen artean, zein dira kontsumitzaile aktiboarekin eta energia-komunitateekin zerikusia dutenak?
- Zein dira aldaketa horiek bultzatzeko legegintzan eta teknologian gauzatu beharreko garapenak?
- Nola integratzen dira sorkuntza banatua eta mugikortasun elektrikoa eredu horretan?
- Nola bilakatzen ari da Europan energia-komunitateen garapena?
- Zer ikasi dezakegu arrakasta-kasu batzuetatik?
Biltzar honetan, gai horrekin zerikusia duten alderdi nagusiak aztertuko dira, hala nola sorkuntza banatua, kontsumoen kudeaketa inteligentea, biltegiratzea, sortzaile eta kontsumitzaileen agregazioa edo mikrosareak bultzatu beharra, besteak beste.
PROGRAMA
MAIATZAREN 10a, ASTEARTEA – 1. EGUNA
MAIATZAREN 11, ASTEAZKENA – 2. EGUNA
8:30 - Harrera eta erregistroa
9:00 - Irekiera instituzionala
- Iñigo Ansola Kareaga. Zuzendari nagusia. EEE
- Jesús Valero. Zuzendari nagusia. TECNALIA
- Iván Martén. Presidentea. Orkestra
9:30 - 1. SAIOA. Sare elektriko inteligenteen zeregina energia-sistemaren jasangarritasunean eta deskarbonizazioan
Sare elektrikoak eta Europako Itun Berdea
Moderatzailea: Jorge Fernández. Energy Lab Coordinator. Orkestra
- Ignacio Asenjo. Politiken arduraduna (Renewables and Energy System Integration Policy Unit). DG Energy European Commission
- Miriam Bueno. Energia-alorreko Prospektibaren, Estrategiaren eta Araudiaren zuzendariorde nagusia. Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa
- Sergio Martínez Guzmán. Senior Energy Expert. European Investment Bank
- David Robinson. Senior Research Fellow Oxford Institute for Energy Studies-en eta David Robinson & Associates-eko presidentea
11:00 - Atsedenaldia - Kafea
11:30 - 1. SAIOA. Sare elektriko inteligenteen zeregina energia-sistemaren jasangarritasunean eta deskarbonizazioan
Joerak garapen teknologikoetan. Deskarbonizazioa eta jasangarritasuna
Moderatzailea: Yolanda Fernández Montes, Ingurumen, jasangarritasun, Berrikuntza eta Klima Aldaketako zuzendaria, EDP
- Arina Anisie. Analyst – Renewable Energy Innovation for Developing Countries. IRENA
- William Brent. Chief Marketing Office. Husk Power Systems
- Marcelino Madrigal. Division Chief Energy, a.i. Banco Interamericano de Desarrollo
- Ivo Pothof. Specialist Renewable Energy and Industrial Flows. Deltares
- Pauline Henriot. Energy Policy Analyst. Agencia Internacional de la Energía – IEA
13:30 - Etenaldia - Networking lunch
15:00 - 2. SAIOA. Zibersegurtasunaren eta datu-kudeaketaren gakoak sare elektriko inteligenteetarako
Mahai-ingurua – Digitalizazioa, zibersegurtasuna, inteligentzia artifiziala, datuak partekatzea
Moderatzailea: Nico Arcauz. Global Digitalization Director. Iberdrola Nertworks
- Alireza Bozorgmir. Cybersecurity Business Consultant. Schneider Electric
- Iñigo Cobelo. Research Director. Aclara-Hubbell
- Óscar Fernández de Retana. R&D Director. Arteche
- Peter Rietmann. Global Product Manager. Hitachi Energy
16:30 - Etenaldia - Kafea
17:00 - 2. SAIOA. Zibersegurtasunaren eta datu-kudeaketaren gakoak sare elektriko inteligenteetarako
Digitalizazioa, zibersegurtasuna eta datuen kudeaketa sare elektriko inteligenteetarako: proiektuak eta aplikazioak
Moderatzailea: Eugenio Perea. Head of Digital Energy. TECNALIA
- Dr Philippe CALVEZ. R&D Lab Manager – Lab CSAI – GAIAX Lead for ENGIE
- Roberto Cascella. Head of sector – Technology supply chain & strategic autonomy. ECSO – European Cyber Security Association
- Sonia Jiménez. Senior Consultant, Programme Management. IDSA – International Data Spaces Association
- Victor Gardrinier. Co-founder. Solarmente
18:30 - Lehen egunaren amaiera
9:00 - 3. SAIOA. Sistema elektrikoaren erabiltzaile berriaren eta energia-komunitateen zeregina
Comunidades energéticas, desarrollo y casos de éxito
Moderatzailea: Guillermo Basañez-Unanue. Azterlan Atalaren Arduraduna. EEE
- Alicia Carrasco. Executive Director. ENTRA
- Luis Arturo Hernández Salmerón. Head of Innovation Domain, Energy Communities & Networks. E.ON
- Ludwig Karg. CEO. BAUM consulting
- Lorenzo Kristov. Electric System Policy & Market Architect; former California ISO
- Chris Merveille. REScoop.eu representative and European projects team coordinator, GoiEner
11:00- Etenaldia, kafea
11:30 - 3. SAIOA. Sistema elektrikoaren erabiltzaile berriaren eta energia-komunitateen zeregina
Mahai-ingurua – Azken erabiltzailearen parte-hartzerako soluzio berritzaileak
Moderatzailea: Irene Bartol. Idazkari nagusia. ASEME
- Iker Marino. Energy Storage Project Manager. Ibil
- Eduardo Pedrosa. Managing Director Transmission & Distribution. Ingeteam
- Marcello Pomponi. Europe Area Sales Director. Siemens
- José Mª Torres. Director Smart Grids BU. Ormazabal
13:00 - Amaiera
- Javier Marqués. Zuzendari teknikoa. EEE
- María José Aranguren.Zuzendari nagusia. Orkestra
- Jose Luis Elejalde.Trantsizio Energetiko, Klimatiko eta Urbanoaren zuzendaria. TECNALIA
13:30 - Etenaldia - Networking lunch
15:00 - BISITALDIA - GLOBAL SMART GRIDS INNOVATION HUB IBERDROLA
Iberdrolako Global Smart Grids Innovation Hub-era bidaia eta bisitaldia. Biltzarreko erregistroaren barnean dago, baina plaza erreserbatu behar da. Adierazi izen-ematean.
Bidaia autobusean egingo da, irteera eta helmuga Euskalduna Jauregiko atean egonik.