KONGRESUAREN AURKEZPENA
Sare elektrikoak energia-sistemaren funtsezko osagaia dira, eta energia-trantsizio jasangarria bermatzeko elementu gakoa.
Konferentzia honen helburua da herrialde eta esparru ezberdinetako aditu eta ikerlariek elektrizitatearen sektoreko teknika eta aurrerapenei buruzko ideiak trukatu eta eztabaidatzeko topaketa-foro bat sustatzea.
Ekitaldiak arreta berezia eskainiko die bere garapenean eragina izan dezaketen alderdi geopolitiko eta estrategikoei, maila orokorrean zein Europa mailan. Halaber, sarearen digitalizazioari eta eskaria gehiago elektrifikatzea ahalbidetzen ari diren proiektu eta irtenbideei buruzko esperientziak eta iritziak trukatuko dira.
Gainera, kongresuak espazio berezia eskainiko du Espainiako elektrizitatearen banaketarako enpresetako ordezkariek beren abaguneak eta elektrizitatearen sektoreak aurrez aurre dituen erronkak zein diren parteka ditzaten.
Saioak
SAIOA 1
SARE ELEKTRIKOEN
NAZIOARTEKO IKUSPEGIA: IKUSPUNTU ESTRATEGIKOA, GEOPOLITIKA, HORNIDURA-SEGURTASUNA, HORNIDURA-KATEA, MATERIAL KRITIKOAK.
Alderdi geoestrategikoek, “lasterketa berdea” izenekoaren testuinguruan AEB, Txina eta EB-ko politika teknologiko eta industrialak barne, berebiziko garrantzia dute trantsizio jasangarri orokor bati so. Zehazki, bereziki garrantzitsuak dira eskualdeko zentro elektriko handien eta distantzia luzeko elkarren arteko lotura elektrikoen garapena, lehengai estrategikoek energia-trantsizioan duten zeregina eta Txinak material kritikoen balio-katean duen nagusitasun-egoera.
Europaren testuinguruan sare elektrikoen garapenean eragina duen faktore gakoa da Europar Batasunari eta bere “Grids, the missing link – An EU action Plan for Grids” planari arreta berezia eskaintzea. Sare elektriko erresiliente, saretu, digital eta adimendunen garapena beharrezkoak diren inbertsioak sustatzearen eta Baterako intereseko Proiektuak bizkortzearen baitan egongo da. Halaber, teknologia eta sare-ekipamendu berritzaileak garatu eta hedatzearen baitan, eta baita plangintza-protokoloak eta pizgarri egokiak sortuko dituzten araudi-esparru sendoak garatzearen baitan ere.
Horrela, sare adimendunetara konektatutako balio-kate gakoak indartu, sarearen segurtasuna hobetu (zibersegurtasuna barne) eta energia-baliabide hedatu berrien konexioa ahalbidetzea lortu behar da.
Saio honetan, nazioarteko adituek, erakunde ezberdinetako ordezkariek, jendartearekin alderdi horiei buruzko beren ikuspegi orokorra partekatuko dute.
SAIOA 2
Ekonomiaren elektrifikazio- eta karbonogabetze-prozesua, hein handi batean, sare elektrikoen eraldaketa digitalaren eta datuen eginkizun nagusiaren baitan dago.
Saio honetan, hainbat adituk, lehenik eta behin, sare elektrikoetan datuak eskuratu, tratatu eta aztertzearekin zerikusia duten funtsezko alderdien inguruan eztabaidatuko dute. Halaber, beste zenbait kontu eztabaidatuko dituzte, esate baterako, sare adimendunen plangintzan, jardunean eta mantenuen eraginkortasuna hobetzea eta energia-baliabide hedatuen integrazioa ahalbidetzea zer ekipamendu digital berritzailek
eta zer irtenbidek ekarriko duten. Gainera, sare elektrikoetan arrisku digitalekin lotutako alderdi garrantzitsuak partekatuko dituzte, arrisku zibernautikoak kudeatzeko eta sareen segurtasuna areagotzeko teknologia eta irtenbideekin batera.
Halaber, sare elektrikoetarako ekipamendu eta irtenbide aurreratuen hornitzaile nagusietako batzuek berrikuntza eta joera teknologikoen inguruan eztabaidatuko dute, horiek hedatu eta txertatzeari buruzko adibide praktiko eta errealak aurkeztuko dituzte eta gogoeta egingo dute horiek jardunean eta ingurumenean duten inpaktuari buruz eta teknologia horien bidez ekonomiaren elektrifikazio- eta karbonogabetze-prozesua bizkortzeko moduari buruz.
Horrenbestez, aipagai izango dira berrikuntza ekipamendu berrietan, sare elektriko adimendunen garapenarekin lotutako hardware eta software erako teknologiak eta irtenbideak, korronte jarraituko banaketa-sareak, behe tentsioko sarearen kudeaketa eta jarduna eta adimen artifizial eta “machine learning” aplikazio eta irtenbideak banaketa-sisteman.
SAIOA 3
Saio honek Espainiako banaketa-sare eta -sistemen egungo egoeraren azterketari erreparatuko dio. Datozen urteetan elektrifikazioan aurreikusten den aurrerapenak eta 2023-2030 EKPNI planean energia elektrikoaren balio-kateko segmentu ezberdinetarako (sorrera, sareak, gordailutzea, eskaria) eta energiaren beste zenbait sektoretarako (esate baterako, hidrogenoa) adierazten diren helburuek erronka handia dakarte banaketa-sareetako operadoreentzat, eta era berean, abagunea handia eskaintzen dute berrikuntza bultzatzeko, teknologiaren eta industriaren garapena ahalbidetzeko eta Espainiako ekonomiaren lehiakortasunaren induktoreak sendotzeko.
Espainian elektrizitatea banatzeko enpresetako ordezkariek Banaketa-Sistemetako operadoreek erregulazio, araudi, teknologia, merkatu eta finantza arloan aurre egin beharko dituzten erronka nagusiak aztertuko dituzte. Eztabaidan, era berean, banaketa-sareak berriztagarrien sorreraren hedapenak eskatzen duen erritmora nola hedatu eta indartu, kontsumoaren igoera industria eta bizitegietan, mugikortasun elektrikoan eta beste jarduera-segmentu batzuetan (esate baterako, datuen zentroak) eta kalitatezkoa eta segurua izango den hornidura bat bermatzeko malgutasun-iturriak garatzeko premia (eskariaren aurreko erantzuna, bateria elektrikoak, sorrera malgua, etab.) jorratuko dituzte.
SAIOA 4
Saio honetan energia berriztagarriak, ibilgailu elektrikoak, gordailutzeko instalazioak eta kontagailuaren aurreko eta atzeko beste teknologia batzuk txertatzea ahalbidetzeko garatzen ari diren irtenbide teknologiko berrietan eta eskariaren elektrifikazioan izaten ari den aurrerapenari erreparatuko zaio.
Bertan parte hartzen dutenek ekipamendu elektrikoetan garapen teknologiko berriek eta irtenbide digital berriek banaketa-sistemaren malgutasuna areagotzea eta auto-kontsumorako irtenbideak eta jarduera elektrikoak antolatzeko beste modu batzuk (adibidez, energia-komunitateak) hedatzea, mugikortasun elektrikoa sartzea, gordailutze-sistema malguak txertatzea eta negozio-eredu berriak eta eskariaren elektrifikazioarekin lotutako balio ekonomikoko eta enpleguko iturri berriak garatzea nola ahalbidetzen duten aztertuko dute.