JIEEC 2024: EKITALDI JASANGARRIA

 

JIEEC jardunaldien 18. Edizioa ingurumen aldetik jasangarria den ekitaldi gisa dago ziurtatuta, Erronka Garbia ziurtagiriaren bitartez.
Sare elektrikoak sistema energetikoaren funtsezko osagai bat dira, baita ezinbesteko elementua ere trantsizio energetiko jasangarria bermatzeko ; beraz, guztiz ondo erantzuten diote ziurtagiri honen filosofiari.

Alde horretatik, ingurumenaren gaineko inpaktu negatiboak minimizatzera zuzendutako neurriak abiatzen ari gara, Ihobe– Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak ematen duen Erronka Garbia zigiluak proposatzen duen bezala.

Neurriak sei jarduera-ardatzetan aplikatzen dira: mugikortasuna, energia, ura, erosketak, azpiegiturak eta hondakinak.

Zehazki, helburu hauetara zuzendutako neurriak ezartzen ari gara:

  •  Mugikortasun jasangarria sustatzea:
    Ildo honetan, ekitaldira garraio publikoan etortzea gomendatzen dizugu. Autoz etorri behar baduzu, eskertuko genizuke zure bidaia pertsona gehiagorekin konpartitzea. Eta auto elektrikoa baldin baduzu, erabili egin dezakezu. BECek badu % 100 elektrikoa den parke mugikor bat.
  • Energiaren kudeaketa efizientea, energetikoki efizienteak diren ekipoak erosi, behar energetikoak modu egokian diseinatu eta energia berriztagarriak sustatzearen bitartez. Zehazki, BECen kontsumitutako energiaren % 53 iturri berriztagarrietatik dator.
  • Erosketa eta kontratazio berdea: catering, merchandising, kartelak eta ingurumen-ziurtagiria duten ostatuak, besteak beste.
    Jakinarazten dizugu ekitaldi honetako kaferako atsedenaldietan eta luntxetan bertoko eta sasoiko produktuak izango dituzula zure esku, baita 0km-ko ur iragazia ere. Orobat, ekitaldi honetan erabilitako materialak jasangarriak eta % 100eraino birziklagarriak dira.
  •  Ingurumen-jokabide hobea duten eta bertokoak diren azpiegiturak kontratazea.
  • Hondakinen tratamendu egokia segurtatzea.

Aurten, Erronka Garbia metodologia ezarri dugu aurreneko aldiz, eta gure asmoa da hurrengo edizioetan berarekin jarraitzea, jasangarritasunaren arloan ekintza gehiago poliki-poliki gehituz.

Eskerrik asko ekitaldi hau ingurumen aldetik jasangarria izatea laguntzeagatik!